XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Peneloperen antzinako tradizioari atxekiz, mutilak ezagutu dizkion jantziez eginikako burusi eder bat opari dio neskak.

Munduko urre guztiak sekula berdinduko ez duen oparia, hain zuzen.

Eta azoteak larruazala urratuko du berriro...

Xénakisen fikzioak eta gure gartzeletako errealitateak bat egiten dute azken buruan, xehetasunen batzu gorabehera.

Han harriak pikatzen jardun beharko dute atxilotuek, hemen ziegako isolamendu eta bakardadea nozitu behar ditu presoak.

Han zartailuaz jipoituko dituzte noiznahi, hemen beisbol makilez eta burdinezko barrez xehatzen dituzte gure burkide ugari.

Han zaindariak dira jaun eta jabe, hemen presoen eskubide nimiño bakarrak ere zapuzten dituzte une oro.

Han uharte batean atxekiko dituzte populaziotik urrun, hemen benetako irlak diren gartzela urrunduetan isolatzen gaituzte sakabanatu ondoren.